DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Mugen mugetatik, #IkusGaitezen: Gazte migratzaileekin etorkizunera begira

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2020/09/26

BALDINTZAK

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekimen eta proiektuak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

EDUKIA

Errealitateak eta gizarte egiturek sarritan ez digute #IkusGaitezen errazten, ezta elkar ezagutza ahalbidetzen. Hori oztopo bat da gizarteko talde ezberdinen eta hauek osatzen dituzten gazteen arteko harremanak emateko. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) aniztasun hori aberasgarria ikusten dugu eta, horregatik, trukea ahalbidetzen duten ekitaldiak sustatzen ditugu. Datorren irailaren 26an (larunbata) 11etatik aurrera gazteok sozializazio eta harremantze prozesu hauetan dugun paperean sakondu nahi dugu Hika Ateneon antolatutako ekitaldian.

Iritzi eta testigantza ezberdinak izango ditugu abiapuntu: Euskadin jaiotakoak, Euskadin jaiotakoak eta guraso kanpotarrak dituztenak, kanpoan jaio eta bizitza hemen egiten ari direnak… Garrantzia emanez gazte migratzaileen bizipenei. Guztiak osatzeko zure esperientzia ere izan nahi dugu ekitaldian. Elkarlanean etorkizunerako gakoak identifikatzea da gure helburua nagusia.

Ekitaldiari hasiera emateko lekukotzak izango ditugu #IkusGaitezen oztopatzen duen errealitateari ahotsa eta ikusgarritasuna emateko. Ostean, talde txikietan konfiantzazko espazioak sortuko ditugu jada existitzen diren programa edo proiektu desberdinak analizatzeko dira eta norbanako zein elkarte desberdinekin batera dauden erronkak ikusarazteko.

  • Noiz: Irailak 26, larunbata 11etan hasita.
  • Non: Bilboko Hika Ateneo (Ibeni Kaia, 1).

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

EGK

943429767/ 944436143

Autonomia 44

bakea@egk.eus

EGK