Mugitu MovEuskadi-rekin

Jasangarritasuna Osasuna eta ongizatea

Iritsi helmugara denbora eta dirua aurreztuz

MovEuskadi Euskadin garraio publikoan eta denbora errealean ibilbideak sortzeko aukera ematen dizun aplikazioa da: autobusa, funikularra, metroa, zubi esekia, trena.

Aplikazioa web-formatuan eta aplikazio mugikorrean (ios edo Android-en) eskura dezakezu, eta nahi duzun bide-mota hauta dezakezu: azkarrena, merkeena, oinezko tarteak dituena edo aukeratzen duzun lehentasunezko garraio publikoa duena.

Hautaketa egin ondoren, app-ak urratsez urrats gida bat ematen dizu, pantailan irakur daitekeena. Gidak, esaterako, zein geltokian jaitsi behar duzun adierazten du eta baita ondoren erabiliko duzun garraioaren benetako kokapena ematen dizu.

Garraiobideen datuak bost minutuan behin eguneratzen dira, uneko benetako egoerara egokitutako ibilbideak eskaintzeko, eta, gainera, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Aplikazioa pertsona anonimo edo erregistratu gisa erabil dezakezu. Erregistratutako pertsona gisa egitea erabakitzen baduzu, mapa, ibilbideen planifikatzailea eta alertak jasotzeko aukera emango dizu. Horrez gain, gogoko ibilbideak, kokapenak eta geralekuak gorde ahal izango dituzu, besteak beste.

Planifikatzaileak bilaketa egiten den unerako ibilbide bat definitzeko eta etorkizuneko datak hautatzeko aukera ematen du. Gainera, aukeratutako ibilbidea beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango duzu, eta ibilbidearen gehienezko kostu ekonomikoa ezagutu.

Aurkitu hemen.

MovEuskadi aplikazioaren pantailazo adibidea

Argibide gehiago

MovEuskadi