DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Nekazaritzako ustiategietan eta aseguruetan pertsonak ordezte aldera nekazaritzaren sektoreari dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/10/31

BALDINTZAK

Erakunde Onuradunak

  1. Nekazariak, JNN gisa eta ustiategi propioaren titular gisa.
  2. Gaztenek 2023-2027 Planaren esparruan lehenengoz instalatzeko prozesuan dauden ustiategietako nekazari titularrak, nahiz eta oraindik JNN izatera ez iritsi.
  3. Elkarte-ustiategiak.

EDUKIA

Deialdiak bi jarduera-lerro nagusi dauzka:

- Lehenengoa, 111.000 eurokoa, nekazaritza-ustiategietan gaixotasunagatiko edo istripuagatiko, jaiotzagatiko edo adingabeen zaintzagatiko bajan edo oporretan dauden langileak ordezkatzeko langileak kontratatzen laguntzeko. Horrela, aukera eskaini nahi die nekazariei atseden hartzeko eta kontziliatzeko, nekazaritza-jardueraren jarraitutasuna kaltetu barik.

- Bigarren lerroak 150.000 euroko aurrekontua du, nekazaritzako aseguruak kontratatzen laguntzeko. Aseguru horiek nekazaritza-abeltzaintzako ekoizpenak eta nekazaritzako instalazioak eta eraikinak (erlauntzak barne) estaltzera bideratuta daude; izan ere, honelako arriskuei aurre egiteko bidea izango dute: hondamendi naturalak, klima-gertaera kaltegarriak, animalien gaixotasunak, landare-izurriak, fauna babestuak eragindako kalteak edo hildako azienda kendu eta suntsitzeko kostuak.

Laguntzak hauei bideratu zaizkie: nagusiki nekazaritzan diharduten nekazariei; 2023-2027ko Gaztenek programaren esparruan, instalatzeko prozesuan dauden titularrei; elkarte-izaerako nekazaritza-ustiategiei, eta irabazi-asmorik gabeko erlezaintza-entitate profesionalei.

Ordezkapen-zerbitzuak erabili eta nekazaritza-aseguruak sinatu nahi badira, bai nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpenetarako, bai eraikuntzetarako

Lerro desberdinetarako eskabideak aurkezteko epeak hauek dira:

  • Oporrak ordezkatzea: Dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2025eko irailaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira oporretarako ordezkapenetarako eskabideak.
  • Gaixotasun, istripu, jaiotza eta adingabearen zaintzaren ondoriozko bajetarako ordezkapenak: Foru-dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2025eko urriaren 2ra arte aurkeztuko dira eskabideak.
  • Aseguruak: urte natural guztian zehar irekita egongo dira, 2025eko urriaren 31ra arte,

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068000

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila, Lehendakari Aguirre etorbidea, 9, 4.sola