DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

NIC Topaketa 2023: Longebitatearen ekonomia eta zainketen ekonomia

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/02/01

EDUKIA

  • Noiz: otsailaren 1
  • Lekua: Bilbao, Museo Guggenheim Bilbao

Nagusi Intelligence Center-ek (NIC), London School of Economics-eko (LSE) Care Policy and Evaluation Centre (CPEC) delakoarekin lankidetzan, ekitaldi hau antolatzen du bizitza luzerako ekonomiaren eta zainketaren ekonomiaren esparruko profesionalei zuzenduta.

NIC lankidetza publiko-pribaturako gune bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak zuzendua, eta haren helburua da biztanleriaren zahartzearen erronka garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzea. Care Policy and Evaluation Centre (CPEC) London School of Economics-en nazioarteko ikerketa-zentro ospetsua da, eta arlo hauek bereziki lantzen ditu: iraupen luzeko zainketak, osasun mentala, desgaitasuna eta osasunarekin lotutako beste arlo batzuk. Aurreikuspenen arabera, 2030ean 50 urtetik gorakoak biztanleria osoaren % 50 izango dira; 1981ean, berriz, % 26 ziren. Erronka demografikoaz jabetuta, Bizkaiak bizitza-luzeraren ekonomiaren aldeko apustua egiten du, bizimodu betea bermatzen duten iraupen luzeko zainketen eredu berri bat eskaintzeko aukera gisa, eta garapen ekonomikoa bultzatzeko aukera gisa. Tokiko gobernuek lidergo-zeregin garrantzitsua bete dezakete eta bete behar dute gai horretan; horretarako, sektore publikoa eta pribatua, enpresak, profesionalak, arlo akademikoa, boluntariotza sektorea eta komunitatea mobilizatu behar dituzte, bizitza-luzera elementuetako bat izan dadin mundu osoarentzako oparotasun inklusibo berri baten testuinguruan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

NAGUSI INTELLIGENCE CENTER

NAGUSI INTELLIGENCE CENTER