DEIALDIAK

JARDUERAK JARDUNALDIAK

Ondarearen Europako Jardunaldiak: Bide, sare eta loturen ondarea

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2024/10/31

EDUKIA

Bizkaiak urri kulturala aurkeztu du, 72 udalerritan egingo diren 200 ibilbide, bisita, tailer eta hitzaldi baino gehiagorekin

"Bide, sare eta loturen ondarea" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko ondarea berrezagutzeko gonbita egiten du, ibilbideen, bisiten, tailerren eta hitzaldien bidez, Ondarearen Europako Jardunaldien 24. edizioaren esparruan. Jardunaldiok publiko guztientzako programa kulturala dira, eta Bizkaiko ehun bat erakunde eta eragile kulturalen lankidetzarekin garatzen da.

Aurtengo egitarauak bisita gidatuak, ibilbideak, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalen proiekzioa, tailerrak eta hezkuntza jarduerak biltzen ditu. Ibilbide historiko gehienak oinez egingo dira, baina itsasontziz ere zeharkaldi bat egiteko aukera egongo da, itsasbideek Bizkaiko historian izan duten garrantzia erakutsiz.

Edizio honetako formaturik ohikoena ibilbide gidatuak izango dira, udalerri bakar batetik edo hainbat herri lotuz egingo direnak. Bide eta galtzada zaharretan zehar, baserriak, zubiak, ermitak, errotak eta burdinolak, kargategiak… bisitatuko ditugu. Gainera, hitzaldiak eta solasaldiak, liburuen aurkezpenak, dokumentalen proiekzioak, kontzertu didaktikoak, tailerrak eta erakusketak egingo dira.

Jarduera guztiak doakoak dira eta askok aldez aurretik erreserba egitea eskatzen dute. Programa osoa www.ondareabizkaia.eus webgunean dago eskuragarri.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Ondarea Bizkaia