DEIALDIAK

BEKAK LEHIAKETAK

Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/10/10

BALDINTZAK

Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.

Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:

-Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.

-Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.

-Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

-Egileei buruzko informazioa udalak gordeko du erabakia hartu arte. Egileak ez du bere nortasuna agerian utz dezakeen ezer idatziko ez laginean ez azalpenean, ez eta agiri horietako ezaugarrietan ere.

EDUKIA

Martxan da Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Lehiaketa hori euskal idazleen haztegia izaten da. Lehiakideek nobela baten proiektua aurkeztu behar dute eta epaimahaiak aukeratzen du zein proiektu den onena, hortik abiatuta, liburu bat idazteko. Aurtengoa, lehiaketa hau antolatzen den XXVI. aldia da.

Eskaera Ondarroako Udaletxean aurkeztuko da. Proiektua bidaliko da beharrezko datu eta dokumentazio osagarriarekin batera, bai udaletxera bertara bai bide telematikoak baliatuta. Internet bidez aurkeztu nahi izanez gero, Ondarroako Udalaren webgunetik (HEMEN). Beste bidea da udal erregistro orokorrean aurkeztea – Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Kanttoipe kalea, 3, behea 48700 Ondarroa). 

Saria 8.000 eurokoa izango da eta Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren  erdia irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxea

946 833 668

Musika enparantza z/g

mrey@ondarroa.eus

Ondarroako Udala https://www.ondarroa.eus/es-ES/Paginas/default.aspx