DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Bizkaiko Foru Aldundiko datuen kazetaritzaren erronka 2026

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/20

BALDINTZAK

18 urtetik gorako pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira erronkara, besteak beste, ikasleak, ekintzaileak, garatzaileak, diseinuko profesionalak edo datu irekietan interesa duten kazetariak, betiere Foru Administrazioak emandako dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan ezarritakoa betetzen badute.

Parte-hartzaileek banaka edo taldeka eman ahal izango dute izena, gehienez 4 pertsonako taldeetan.

EDUKIA

Open Data Bizkaiako datu irekien erabilera sustatzea, parte-hartzaileek datu-kazetaritzako proiektuak aurkeztuz. Proiektu horietan, Open Data Bizkaian eskuragarri dagoen informazioaren analisitik abiatuta, datuak bistaratzea eta tratatzea eskainiko diete irakurleei, albisteak modu argi eta ulergarrian azaltzeko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Sariek ondoren adierazten den dotazio ekonomikoa izango dute, hiru kategorietako bakoitzean: - Lehenengo saria: 1.500 euro - Bigarren saria: 750 euro

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944068000

AHOLKULARITZA TEKNIKORAKO ATALA, GRAN VIA, 2

SAT@bizkaia.eus