DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Kalistenia eta parkour praktikatzen ikasteko eskola magistralak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2022/10/14

BALDINTZAK

Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsonak.

EDUKIA

Bi fase ditu: bideo tutorial hezitzaileak, ariketa horiei buruzko azalpenekin, eta parkour zein kalistenia eskola magistralak.

Bizkaiko Foru Aldundiak aldian behin kalistenia eta parkourraren jardunbide egokiari buruzko bideo tutorialak argitaratzen ditu bere webgunean.

Bi kasuetan, programak bi txandatan banatuko dira:

  • Hastapena: hau izango da zure aukera oraindik ez baduzu ez parkour ez kalistenia praktikatu, unean-unean praktikatu baduzu edo duela gutxi hasi bazara.
  • Hobekuntza: hau izango da zure aukera, baldin eta diziplina horietan entrenatzen denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu.

EGUTEGIA

  • Parkourreko egutegia:

    Leioa: urriaren 16a.

  • Kalisteniako egutegia:

    Gueñes: urriaren 15ean.

IZEN-EMATEAK

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068710 / 94 4068759

Errekalde zumark., 30 - 2 (48009 Bilbo)

Kirolak