DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Parkour irakaskuntza ikastaroa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/05/10

EDUKIA

Bi saio presentzalietan oinarrituko da, bata teorikoa eta bestea praktikoa, baina lan-eremuan aplikatzeko baliabide eta ariketak landuko dira gainean. Motzean, segurtasunerako oinarriak eta teknikak landuko dira, zehaztasun eta detaile osoz. Ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratuko dituzu, eta gero, zure praktika profesionalean aplikatu ahal izango dituzu.

Norentzat:

  1. Parkour-eko monitoreentzat.
  2. Gimnastika-entrenatzaileentzat edo beste kirol-diziplina batzuentzat.
  3. Gorputz-hezkuntzako profesionalentzat.

Helburuak:

  1. Parkour eta desplazamenduaren artearen (ADD) oinarri praktikoak eta irakaskuntzakoak ezagutzea.
  2. Teknikak ikastea eta, batez ere, horiek irakasteko eta bezeroekin edo ikasleekin partekatzeko aukera emango dizuten segurtasun-printzipioak ezagutzea.
  3. Espezialitate horri buruzko baliabide mota guztiak lortzea eta zure esparrurako baliabide propio bat sortzea.

Datak:

  1. Ostirala, maiatzak 10: Txurdinagako kiroldegia, Bilbo
  2. Ostirala, maiatzak 17: Sarriko parkea, Bilbo
  3. Itxiera: (eguna eta ordua komenientziara): Online

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068710 / 94 4068759

Errekalde zumark., 30 - 2 (48009 Bilbo)

Kirolak