DEIALDIAK

JARDUERAK IKASTARO ETA TAILERRAK

Psikologia Kalean: Kirolari eta kirol teknikariei zuzendutako tailerra

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/06/05

EDUKIA

Bizkaiko Psikologia Elkargoak antolatutako "Psikologia Kalean 2025" ekitaldiak doako hitzaldi eta tailerrak eskainiko ditu maiatzaren 29tik ekainaren 5era Bilbon (maiatzak 29 eta 30 eta ekainak 3 eta 5), Abadiñon (ekainak 2 eta 5), Zallan (ekainak 3) eta Barakaldon (ekainak 4). Helburu nagusia: psikologia herritarrei hurbiltzea, modu praktiko eta irisgarrian.

Programatutako jarduera ugarien artean, bereziki nabarmentzen da "Arrakasta lortu nahi duten kirolarientzako tresna-kutxa" tailerra, maiatzaren 29an, ostegunean, 18:00etatik 19:00etara Bilbon egingo denaEdurne Gonzalezek, David Rinconek eta Victoria Arrontesek gidatuko dute saioa. Tailer hau kirolarientzat eta kirol-teknikarientzat da. Horren edukia kirol-errendimenduari begira prestakuntza psikologikoa indartzeko teknikak eta gakoak eskaintzean oinarrituko da, metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea erabiliz.

Ekimen honek erakusten du psikologiak funtsezko zeregina duela kirolaren esparruan ere, eta kirolariei laguntzen diela emozioen kudeaketa, kontzentrazioa eta erresilientzia bezalako trebetasunak garatzen. Aukera paregabea burua gorputza bezainbeste entrenatzeko.

Maiatzak 29 eta 30 – Bilbo (Arriagako alboa)

Ekainak 5 – Bilbo (Begoñako gizarte-etxea)

Ekainak 4 – Barakaldo (Clara Campoamor gizarte-etxea)

Ekainak 3 – Zalla (Zallako Kultur Etxea) eta Bilbo (Basurtuko gizarte-etxea)

Ekainak 2 eta 5 – Abadiño (Errota Kultur Etxea)

Sarrera doan aforoak bete arte

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Psikologia Elkargoa

94 479 52 70

bizkaia@cop.es

Psikologia Kalean