DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Pump Tracks Masterclass

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/09/21

EDUKIA

Irailaren 21ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak pump track-eko masterclass saio bat antolatuko du Arrankudiagan. Masterclass hau pump track-a praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta pump track-eko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Hastapena (10:00 - 11:55): Oraindik pump track praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  2. Hobekuntza (12:00 - 14:00): Pump track-ean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

Pump track-a sustatu nahi duten Bizkaiko 10 urtetik gorako pertsona guztiek, Arrankudiagako masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6082404

Errekalde zumark, 30 - 2 (48009 Bilbo)

Kirolak