"Pumptrack Bizkaia" riderrak akuilatu nahi dituen erronka birtuala

Osasuna eta ongizatea

Grabitateari aurre egitea ez da inoiz hain dibertigarria izan!

Bizkaiko Foru Aldundiak, Portugaleteko eta Etxebarriko udalekin lankidetzan, "Pumptrack Bizkaia" proiektua abiarazi du. Proiektu hau GovTech programaren barruan eta Wellk enpresa teknologikoarekin elkartuta garatu da. Ekimenak espazio irekietako kirol-instalazioen erabilerari buruzko informazioaren kudeaketa hobetzea du helburu, bereziki Pumptrack-ak.

Pump Track-ak zirkuitu itxiak dira motorrik gabeko ibilgailuentzat, hala nola bizikletak, scooterrak, patinak, skateak eta abar, zuntzezkoak, lurrezkoak edo asfaltozkoak. Espazio hauek lurrean desnibel batzuk dituzte, eta inertzien bidez itzuliak osatzeko balio dute, pedalik eman gabe.

Horrelako instalazioak "Pumping" edo "Pumpeo" teknikaren bidez haien gainean higitu ahal izateko diseinatuta daude. Pump Track pisten morfologiari esker sortzen diren inertzietan oinarritutako desplazamendu-formula da. Ikusi hemen Pump Track-en hasierako bideoak eta hobetzen lagunduko dizuten teknikak.

Pumptrack Bizkaiak Portugalete eta Etxebarriko erronketan parte hartzera eta lehiaketako domina guztiak eskuratzera animatzen zaitu. Erronka horiek guztiak hemen kontsulta ditzakezu.

Proiektu pilotua uztailaren 31ra arte luzatuko da, eta WELLK mugikorrerako aplikazioaren bidez abiaraziko da. Interesa duten pertsonek App Store edo Google Play Store-tik aplikazioa doan jaitsiz parte har dezakete. Animatu, ta ikusi nola egin.

Pumptrack-a gustuko baduzu eta erronkekin "pikatzen" diren horietakoa bazara, atera distira zure kaskoan eta jarri zure bizikleta prest, Etxebarriko eta Portugaleteko pistetan erronkak eta domina birtualak zure mugak frogatzeko izango dituzulako zain.