DEIALDIAK

JARDUERAK

Topaketa Alejandra Icazarekin: Circus, artista bilbotarraren erakusketa berria

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2027/02/28

EDUKIA

2026ko urriaren 30etik 2027ko otsailaren 28ra

Rekalde Aretoak Alejandra Icazaren (Bilbao, 1966) Circus erakusketa aurkezten du. Erakusketak Alejandra Icazaren ibilbide artistikoa erakusten du, ia lau hamarkadatan zehar Bilbo, New York, Londres, Madril eta Europako eta Amerikako hainbat hiriren artean eraikia.

Londresko Camden Art Centre eta St. Martin's School of Art, Madrilgo Arte Ederren Zirkulua, Bartzelonako Escola Massana, Baltimoreko Maryland Institute College of Art eta Manhattaneko New York Studio School bezalako zentroetan trebatua, Alejandra Icazak nazioarteko karrera arrakastatsua garatu du, Mexiko, Portugal, Portugal, Espainia, Alemania eta Herbehereetako erakusketa kolektiboekin.

Erakusketaren izenburuak, Circus, artistaren obran dauden konstante asko laburbiltzen ditu: jolasa, memoria, sormen-erronka, diziplina eta esperimentazioa. Unibertso bisual horretan, marrazkia, pintura, hitzak, sinboloak eta collagea uztartzen dira, eta horrela, erreferentzia intimoz betetako konposizioei forma ematen zaie, publikoaren interpretazioari irekiak.

ALEJANDRA ICAZA ESKUORRIA

Rekalde Aretoak Alejandra Icazarekin topaketak antolatu ditu, Circus erakusketa dela eta.

Artistaren eskutik, instalazioan barne ibiliko gara eta bere lanei forma ematen dieten edukiak, xehetasunak eta interesak ezagutu ahal izango ditugu.

2026ko azaroak 4, 18:00etan

2026ko abenduak 9, 18:00etan

2027ko urtarrilak 13, 18:00etan

2027ko otsailak 10, 18:00etan

Doako jarduera aldez aurreko izen ematearekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Erakusketak artistarentzat bereziki esanguratsua den irudi bat hartzen du abiapuntutzat: neskato baten zuri-beltzeko argazkia, zeina asfalto gainean klarionaz marrazten ari baita. 1989an Bilbon egin zuen bakarkako lehen erakusketan ere irudi hori erabili zuen. Ia berrogei urte geroago, jolasari, behaketari eta sormen-askatasunari lotutako jarrera horrek presente jarraitzen du formatu txikietatik eskala handiagoko konposizioetara eboluzionatu duen ekoizpen artistiko batean, betiere identitate bisual sendoari eutsiz.

Ibilbidean zehar, figurazioaren eta abstrakzioaren arteko mugak desafiatzen dituen obra bat ezagutuko du publikoak. Olio eta argizariaren konbinazioaren emaitza den oso paleta pertsonalarekin sortutako kolore-hondoetatik abiatuta eraikitzen ditu bere konposizioak Alejandra Icazak, eta horien gainean marrazten du, grabatuaren prozesua gogora ekartzen duten ebakiduren bidez. Bere pinturak, askotariko irakurketatara irekitako ikus-eremu gisa sortuak, hieroglifo emozional moduko bat osatzen duten sinbolo errepikakorrez betetzen dira. Irudi horiek haurtzaroko memoriara eta hainbat tradizio artistikotara eramaten gaituzte, pintura flandestarretik hasi eta ekialdeko miniaturaraino, eta etengabeko tentsioa transmititzen dute hurbilekoaren eta onirikoaren artean, itxurazko sinpletasunaren eta eraikuntza xehe eta sakonki landuaren artean.

Miguel Fernández-Cid komisarioak adierazi bezala, zirkuaren ideia metafora ezin hobea da Alejandra Icazaren lanera hurbiltzeko: izan ere, gozamena eta exijentzia, oreka eta arriskua, zehaztasuna eta askatasuna uztartzen dituen espazioa da. Ikuslea parte hartzera, interpretatzera eta obrekin lotura pertsonalak ezartzera gonbidatzen duen praktika artistikoa.

Erakusketa hau dela eta, Alejandra Icazak paper gaineko lan berriak sortu ditu Rekalde Aretorako, eta Manzanas eskultura (2026), zurez, kristalez eta pinturaz egina, Errekalde Zumarkaletik aretoko erakusleihoan ikusi ahal izango dena.Sorkuntza berri horiek bere karreraren etapa desberdinetako lanekin komunikatzen dira, eta pinturaren mugen etengabeko esplorazioak markatutako ibilbidearen koherentzia eta bilakaera erakusteko aukera ematen dute.

Alejandra Icazaren obra estatuko eta nazioarteko bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuen parte da, besteak beste honako hauena: Coca-Cola Fundazioa, Gaur Egungo Artearen Galiziako Zentroa (CGAC), Salamancako DA2 edo Europako eta Estatu Batuetako hainbat instituzio.

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Rekalde Aretoa

944 068 532

Iparragirre, 21

salarekalde@bizkaia.eus

Rekalde Aretoa