DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Artista tailerra: Leo Burge

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/20

EDUKIA

2025eko azaroaren 20an, 17:30etan

Leo Burge gurekin izango dugu bi orduko saio honetan, bere praktika artistikoari buruz hausnartzeko.

Tailerrean Blue lines erakusketan zehar ibilbide bat egingo da, baita sorkuntza prozesuei buruz hausnartzeko ariketa proposamen bat ere.

Doako jarduera, aldez aurretik izena emanda 944068532 telefonoan edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.


Rekalde Aretoak LEO BURGEren (Londres 1991) erakusketa aurkezten du, barriek zikloa hasteko. Programa horrek ikusgai jartzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikusmen-arteen bekez gozatu duten artisten aukeraketa bat.

2025eko urriaren 14tik abenduaren 14ra

Erakusketa hau gainbegirada bat da, eta gehienbat azken urteetan egindako marrazkiez osatuta dago. Hainbat metodo biltzen dira bertan, ikasten, neureganatzen, interpretatzen eta asmatzen ditudanak. Sarritan, abiaburu eskultorikoa dute, eta tolestura bat edo hedapen bat aurkitu dute irudikapen-planoaren gainean. Marrazkiaren bidez, modulatu eta errealitateak eraldatzen dituzte, hala nola estudioaren ingurunea, ametsen mundua, objektu batzuekiko ideia finkoak (aulkiak, mahaiak, bizikletak, osagai mekanikoak) eta aireko paisaiak, esaterako, portuak.

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Rekalde Aretoa

944 06 85 32

Rekalde zumarkalea, 30

salarekalde@bizkaia.eus 

Rekalde Aretoa