San Valentin berdintasunean

Osasuna eta ongizatea

Denok gara berdinak maitasun erromantikoaren mitoaren aurrean?

San Valentin urtero maitasunaren gorespen-mezuekin iristen da. Mezu horiek sinesmen, estereotipo eta portaera oinarri bat dute, gizonezkoak eta emakumezkoak desberdin markatzen dituztenak. Beraz, otsailaren 14an maitasuna airean dagoela esan dezakegu, baina, berdintasuna?

“Jeloskortasuna benetako maitasunaren adierazle da?”, “zu gabe ez naiz ezer?” edo “maitasunaren izenean dena barkatu eta justifikatu behar al da?”, sentimendu erromantikoetari buruz hitz egiterako orduan behin baino gehiagotan entzun edo egin dituzun galderetako batzuk dira hauek. Orduan, baliteke maitasun erromantikoaren mitoak desberdintasuna sortzea?

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak kanpaina bat jarri du abian, maitasun erromantikoaren mitoak errealitatea nola eraikitzen duen, harremanak nola ezartzen dituen eta portaerak nola zuzentzen dituen ideiaren inguruan hausnartzeko. Kanpainak San Valentinen inguruan maitasunaren kontzeptua aldarrikatzera eta ospatzera deitzen duten sare sozialetako eta iragarki komertzialetako mezuen aurrean hausnarketa bat egitera gonbidatzen zaitu.