DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Begirale ikastaroa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/11/16

BALDINTZAK

  • Santurtzin edota ezkerralden erroldatua egotea       
  • 18 urte beteta izatea edo 2026an zehar betetzea
  • DBH-n graduatua izatea
  • Euskalduna (Ikastaroa euskaraz baita

Izen-ematearekin hasi baino lehen, hurrengo dokumentuak digitalizaturik izatea beharrezkoa izango da (.pdf, jpeg edo .formatuan):

  • Aurpegi argazkia
  • DBH-ko ziurtagiria

EDUKIA

Guztira, hamabi saio izango ditu datorren maiatzera arte. Horietatik bederatzi, Santurtzin bertan egingo dira, konkretuki, larunbatetan egingo dira 10.00etatik 18.30era herriko Casa Torre Jauregian. Gainerako hiru saioak, asteburu osokoak izango dira eta Zugaztietako aterpetxean antolatuko dira.

PRESTAKUNTZA TEORIKOA: 150 ordu.  Aipatutako ordu kopuru hau 2025eko azarotik 2026ko maiatzera bitarteko 12 asteburutan gauzatuko da. Ikastaroen asistentzia %100koa izan beharko da. (Egutegia behekaldean aurkitu dezakezue)

  • 9 larunbata  SANTURTZIN (Larunbatetan 10:00-18:30)
  • 3 asteburu LA ARBOLEDAKO ATERPETXEAN (Larunbateko 10etatik igandeko 13:30etara)

PRESTAKUNTZA PRAKTIKOA:  160 ordu. (Praktikak egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak erraztuko du)

Ikastaro hau doakoa izango da eta  Ikastaro honen saioak euskaraz eskainiko dira.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Ezkerraldea

Santurtzi 94 420 58 00 (ext:350)

Santurtziko Udala