DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Sopela Surf Business Meeting-aren VII. edizioa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/10/27

EDUKIA

ZURETZAT DA: Industria honetan aritzen zara edo gustura egingo zenuke.

Surfari buruzko nazioarteko kongresuaren edizio berria publiko guztientzat zabalik egongo da berriro, bereziki, surfaren eta itsasoaren industriako langileentzat, ekintzaileentzat, eragile eraldatzaileentzat eta industrian ekin nahi duten irristatze-kirolen zaleentzat.

ZER DA: espazio irekia, doakoa, diziplina anitzekoa eta ibiltaria.

Toki Garapen, Merkataritza, Turismo, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Sailak antolatu du, eta gaurkotasuneko eta intereseko jakintza eta gaiak bildu nahi ditu, profesionalen arteko hitzaldien eta topaketen bidez jardunbide egokien trukea eta azalpena bultzatuz. Helburua tokiko profesionalak eta pertsona ekintzaileak inspiratzea eta laguntzea da.

Industriaren azken joerak ezagutzeko gunea. Gainera, sarea egiteko aukera paregabea da, beraz, aldez aurretik eta doan izena emanez parte hartzera animatzen zaitugu.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Sopelako Udala

info@surfbusinessmeeting.pro

Surf Business Meeting