DEIALDIAK

BEKAK

STEM masterretarako bekak sektore estrategikoetan: energia, kuantika, automozioa, sare adimendunak eta aeronautika

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/09/30

BALDINTZAK

  • Hartzaileak: Bizkaian jaio diren edo bertan erroldatuta dauden 30 urtetik beherako gazteak, gradu-ikasketak 2022/2023, 2023/2024 edo 2024/2025 ikasturteetan amaitu dituztenak.

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiak deialdia ireki du 2025eko Hobekuntza Profesionala programaren 2. arloan, lurralderako estrategikoak diren STEM diziplinetan masterrak egin nahi dituzten gazteentzat. Ekimen honen bidez, kualifikazio handiko profesionalak prestatu nahi dira lurraldearen lehiakortasunerako eta berrikuntzarako funtsezkoak diren eremuetan, hala nola modernizazio eta trantsizio energetikoan, teknologia kuantikoan, automobilgintzan, sare elektriko adimendunetan, aeronautika aurreratuan eta zientzia espazialean.

  • Laguntza ekonomikoa: masterraren kostu osoaren % 75, gehienez; gehieneko zenbatekoa 3.000 euro da pertsona bakoitzeko.

Diruz lagundutako masterren zerrenda osoa

Masterraren izena

Unibertsitatea

Zientzia eta Teknologia Kuantikoak masterra

EHU

Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra masterra

EHU

Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika masterra

EHU

Sistema Elektroniko Aurreratuak masterra

EHU

Automatizazioa, Elektronika eta Industria Kontrola masterra

Deustuko Unibertsitatea

Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan masterra

EHU

Automozioko Diseinu eta Fabrikazioa unibertsitate-masterra

Deustuko Unibertsitatea

Aeronautikako Teknologiak etengabeko prestakuntzako masterra

EHU

Robotika eta Kontrol Sistemak masterra

Mondragon Unibertsitatea

Zientzia eta Teknologia Espaziala masterra

EHU

Material Aurreratuen Ingeniaritza masterra

EHU

Konputazioa eta Sistema Adimendunak masterra

Deustuko Unibertsitatea

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 406 80 08

promociontalento@bizkaia.eus

Bizkaiko Foru Aldundia