DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2019ko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoan gazteriaren arloko gizarte berrikuntzako proiektuak sustatzeko dirulaguntza.

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/01/25

BALDINTZAK

  • Elkarteak, elkarteen federazioak eta irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatuak izan daitezke eta gazteriaren arloan egin behar dute lan.
  • Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan egotea.
  • Irabazteko asmorik gabe eratuta egotea.

EDUKIA

Diru-laguntza foralak emateko 2019ko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoan gazteriaren arloko gizarte-berrikuntzako proiektuak sustatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko Bizkaiko erakundeei. Hain zuzen ere, gazteriaren arloko gizarte-berrikuntzako proiektuon bidez ideia berriak edo egiteko modu berriak (produktuak, zerbitzuak edo ereduak) garatu eta ezarri beharko dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteek dituzten behar sozialak asetzeko. Proiektuak berritzaileak izan beharko dira, sormenean zein gazteen eta gizarte zibileko erakundeen arteko lankidetzan oinarrituak, eta data jakinetan egin beharko dira, 15 eta 29 urte arteko gazteei zuzenduta egon behar dira, eta denak ala denak Bizkaiko Lurralde Historikoan gauzatu behar dira. Gizarte-berrikuntzako proiektutzat hartuko dira, hain zuzen ere, gizartearentzat onak izateaz gainera haietan parte hartuko duten gazteen jarduteko gaitasuna hobetuko duten jarduketak biltzen dituztenak.

Proiektuon helburu estrategikoak eta esku-hartzeko arloak Gaztedi Bizkaia 2020 proiektuan jasotakoekin adostu behar dira:

  • Hezkuntza eta prestakuntza.
  • Enplegua eta ekintzailetza.
  • Esku-hartze soziala.
  • Osasuna eta ongizatea.
  • Kultura eta sormena.
  • Konpromiso soziala.
  • Parte-hartzea.
  • Nazioartekotzea.Diru-laguntzak norgehiagoka sistemaren bidez emango dira.

Diru- laguntzen eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Nagusian aurkez daitezke (Diputazio kalea 7, beheko solairua, foru-liburutegiaren eraikina, Bilbo, 48009 PK), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era, eta, ostiraletan, 08:30etik 13:30era).

Bestela, telematikoki aurkez daitezke bai eskabideak eta bai dokumentazio osagarria, onarturiko sinadura elektroniko bat baliatuz, honako web-orri honetan: https://www.bizkaia.eus

DEIALDI-EGILEA

Ahaldun Nagusiaren Gabinetea

94 6083921 / 94 6083922

gaztedi@bizkaia.eus