DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Surfeko I. mailako entrenatzaile ikastaroa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/03/03

BALDINTZAK

Lehentasuna izango dute 35 urtera arteko Busturialdeko gazteek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak) eta nahitaezkoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo titulu baliokidea (edo goragoko titulazioa) gaindituta izatea eta federatuta egotea. Era berean, ikastaroa egin ahal izateko irailaren martxoaren 31n izango dan sarrera-proba espezifikoa gainditu beharko da.

EDUKIA

Busturialdeko gazteria-zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko gazteei zuzendutako SURF entrenatzaile NI prestakuntza antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori apirilaren 1etik uztailaren 1era arte izango da, euskaraz. 291 orduko prestakuntza espezializatua izango da (praktikaldia barne) eta Mundakan emango da.

Euskal Herriko Surf Federazioak sustatzen du ikastaroa, Harrobia Eskolaren laguntzagaz. Ikasleek prestakuntza osoa (bloke komuna + bloke espezifikoa + praktikaldia) gainditu eta gero, Surf modalitateko I. mailako entrenatzaile-diploma ofiziala jasoko dute. Era berean, Surf kirol-modalitateko ikasketak hezkuntza-sisteman txertatzen direnean, ikasleek jasotako prestakuntzaren aitortza lortuko dute, eta sistema akademikoan dagokien baliokidetasuna eskuratuko (Erdi Mailako Hasiera Zikloaren ziurtagiria) dute.

EGUTEGIA

  • Izen-emate datak eta tokiak: martxoaren 3ra arte, orrialde honen amaieran dagoen formularioa bete eta bidali behar da nahitaez. Martxoaren 6tik 17ra, astelehenetik barikura, 09:00-14:00 – HARROBIA Eskola (Harrobi plaza 4 (sarrera Kontzezio kaletik) – Bilbo
  • Sarbide proba: 2023/03/31 – 16:00 (Mundakan)
  • Bloke espezifikoa: apirilak 1-2, 15-16, 22-23 eta maiatzak 6-7 eta 13-14 – 09:00-14:00 eta 15:00-20:00 (Mundakan)
  • Bloke komuna: 2023/06/05 – 2023/07/01 (online)

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Busturialdea

info@gaztedibusturialdea.eus

Gaztedi Busturialdea