DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Surfa - Surf Inklusiboaren Nazioarteko Biltzarra

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2022/03/25

EDUKIA

Martxoaren 23tik 25era, Getxon

Biltzarraren helburua surf inklusiboak industriari eskaintzen dizkion aukerak sustatzea eta ezagutaraztea da, eta ongizatearen turismoa eta turismo terapeutikoa sustatzea, naturarekin, zehazki itsasoarekin, zuzeneko harremana bultzatuz. Topagune honetan surfaren eta desgaitasunaren industriarekin zerikusia duten pertsonak, elkarteak, enpresak, kirolariak eta erakundeak bilduko dira.

Faduran, bi saio programatu dira, eta horietan, lehen pertsonan eta aurrez aurre, nazioarteko hainbat ekimen ezagutaraziko dira, hala nola, “Mauli Ola Foundation”, Hans Hagenen (Kalifornia) partaidetzarekin, edo “Santos Scholl” Cisco Arañarekin (Brasil). Beste aldetik, tokiko edo estatuko proiektuak ere aurkeztuko dira, besteak beste, Pedro Carrascalen “Esclerosis Múltiple España” edo Javier Canteraren “Inclusea” lana.

Hirugarren saioa hondartzan (Plentzia edo Sopela, klimatologiaren arabera) egingo den m asterclass bat izango da. Bertan, talde txikietan eta parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitutako osagarriak dituzten surf-taulak erabiliz, surfa praktikatzeko lehen urratsak emango dira edo erabiltzaile adituenei informazioa emango zaie.

ARGIBIDE GEHIAGO

pdf Programa (PDF 2,5 MB)

DEIALDI-EGILEA

Getxo, Sopela eta Plentziako Udalak

Getxoko Udala