DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK DIRU-LAGUNTZAK

Taldeka Digitala – Ekintzailetza taldeak programa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/04/21

BALDINTZAK

  • Langabezia egiaztatzea, edo enplegua hobetzeko prozesuetan Lanbiden izena emanda dauden langileak izatea, hitzarmenean ezarritako lanaldiaren %40 gainditzen ez duten kontratuekin eta programan parte hartzeko aukera ematen diotenekin, edo ERTE edo EEE baten eraginpean daudela ziurtatzea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoaren udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Profil ekintzailea, Demak ezarritako hautapen proben bidez baloratua, hala badagokio.
  • Bizkaian enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak arautzen dituzten Foru Dekretuen bidez emandako diru-laguntzen esleipenduna ez izatea.
  • Lehendik parte hartu ez izana DEMAk sustatutako Taldeka Ekintzailetza Programaren edo Eskualdeak Berpizteko Programaren beste deialdi batean.
  • Egunean egon beharko dira administrazio publikoekiko zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan.
  • Ezingo dira egon arau-hausteak egiteagatik diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik gabe.

EDUKIA

Taldeka Digitala programa biribil bat da, eta helburu hau du: ideia batetik abiatuta mundu digitalarekin erlazionatutako negozio bat sortu nahi dutenei ekiten laguntzea.

Zertan lagunduko dizu Taldeka Digitalak?

  1. Erakundeen benetako erronkak bururatu, zehaztu eta identifikatzeko prozesua gauzatzen, horietatik abiatuta enpresa proiektuak sortzeko.
  2. Startupen errealitatean oinarritutako lan metodo bat garatzen.
  3. Sektore digitaleko profesional, enpresa eta funtsezko eragileekin harreman handiagoa izaten.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

DEMA

94 418 90 55

Fandería 2 48901, Barakaldo

DEMA