DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

TekniLan plus

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/03/07

BALDINTZAK

  • Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan egotea, egoera horrek programako jarduera guztietara joatea eragozten ez badu.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Lan Baimena edukitzea, hala badagokio
  • «Datuen Analisia» Formakuntza Lerroan — Ekonomia, Enpresa, Estatistika…. alorreko gradudunak. — Zientzia eta Teknologiako gradudunak: hala nola Biologia, Matematika, Ingeniaritzak, Fisika, Geologia, Kimika, etab. — Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako zikloak, informatikaren edo enpresen administrazioaren arloetan. — Formakuntza Programazioan (Profesionaltasun Ziurtagiri bat edukitzea, beste bootcamp-etan parte hartzea, gutxienez 150 orduko programazio ikastaroak egin izana). — Ingelesa jakitea.
  • “.net garapena» formakuntza lerroa — Zientzia eta Teknologiako gradudunak: hala nola Biologia, Matematika, Ingeniaritzak, Fisika, Geologia, Kimika, etab — Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako zikloak, informatika arloetan. — Formakuntza Programazioan (Profesionaltasun Ziurtagiri bat edukitzea, beste bootcamp-etan parte hartzea, gutxienez 150 orduko programazio ikastaroak egin izana). — Ingelesa jakitea

EDUKIA

Ezagutzaren Industrien eta Teknologia Aplikatuaren Sektorearen Enplegu-Formakuntza Programan parte hartzen duten pertsonentzako oinarriak, Teknilan Plus proiektuaren barruan: enpleguari laguntza integrala emateko proiektu pilotua, barne hartzen dituena formakuntza eta enpresetako praktikak.

Programak hiru fase ditu. Lehena, prestakuntza. Bi espezialitate emango dira, Lanbidek onetsi eta ziurtatuko dituen profesionaltasun-ziurtagiriei dagozkienak, ekimen pribatuko prestakuntza-jarduera gisa. Datuen analisia eta garapena (.net). Irakasgai bakoitzak 510 eskola-orduko iraupena du, egunean 6 ordutan banatuta, 2023ko martxotik irailera.

Bigarren fasea enpresetako praktikei dagokie. Prestakuntza bakoitzak 175 ordu daramatza sektoreko enpresetan lanekoak ez diren praktiketan.

Azkenengo fasean, Teknilan Programak Kontrata Dekretuaren 2. ataleko kontrataziorako laguntzak jasoko ditu. Programan parte hartzen dutenek gutxienez 3 hilabeteko lan-kontratua izango dute Bizkaiko sektore teknologikoko enpresetan.

Programa osoan zehar, DEMAk eta Gaia erakunde laguntzaileak lan-orientazioa eta laguntza emango diete parte-hartzaileei, eta tutoretza jasoko dute enpresaren barruan, bai lanekoa ez den praktika-fasean, bai lan-kontratazioan. Gainera, ikasleek enplegurako trebetasunei buruzko zeharkako prestakuntza jasoko dute, “Ikasi lana bilatzen” online ikastaroaren bidez.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 418 90 55

Dema (Fandería 2 - Barakaldo)

Bizkaiko enplegu-ataria