DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Turismo Aktiboko Jardueretan prestakuntza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2022/04/20

BALDINTZAK

Lehentasuna izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-titulua edo lizentziatura edo baliokidetzat jotako kirol irakaskuntza edo titulua duten 35 urtera arteko Busturialdeko gazteek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak).

EDUKIA

Busturialdeko gazteria zerbitzuek Turismo Aktiboko Jarduerei buruzko formazioa antolatu dute eskualdeko gazteei zuzenduta, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori, Aste Santua igaro ondoren hasiko da, apirilaren 25etik 29ra, hain zuen. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da eta Ibarrangelun emango da, 15:00etatik 20:00etara.

Formakuntza honen bidez, turismo aktiboko profesionalak hezi nahi dira eta Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, kontratazio konpromisoa baitago.

Hauek izango dira espezializazio ikastaroaren edukiak edo formazio saioak:

  • Piraguismoa Urdaibaiko itsasadarrean, kayak itxiekin.
  • Kanoa zeharkaldia Urdaibaiko itsasadarrean, kayak irekiekin.
  • Sup – Stand Up Paddle, zutik arraun egiteko jarduera.
  • BigSUP, taldeko Stand Up Paddle taula.
  • Altuera eta sokadun jarduerak.
  • Noiz: Apirilaren 25etik 29ra.
  • Non: Ibarrangelun.
  • Ordutegia: 15:00-20:00.
  • Iraupena: 25 ordu.
  • Matrikula: 90 € (Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteak). Gainerakoak, 300 €.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Busturialdea

GIZ Bermeo 94 617 91 58, GIB Gernika 94 627 02 15 edo URREMENDI 94 625 76 09

info@gaztedibusturialdea.eus

Gaztedi Busturialdea