DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

CUSTOM LAB – Sortu zure marka propioa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/06/17

BALDINTZAK

Txorierriko 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendua

EDUKIA

Imajinatzen duzu zeure marka diseinatzea eta zuk egindako kamiseta pertsonalizatua janztea? Horixe egingo duzu Custom Lab-en!

Ikasgela ehungintzako diseinu- eta ekoizpen-estudio bihurtuko dugu: brandinga, ebaketa digitala eta estanpazioa landuko dituzu, zure zerbait berezia sortzeko.

Tailerra gaztelaniaz izango da eta bi saiotan egingo da:

1. saioa – Diseinua eta ideia: definitu zure marka, sortu zure diseinua eta prestatu zure kamiseta.
2. saioa – Ekoizpena: ebaketa digitala, estanpazioa eta azken ekoizpena. Jantzi kamiseta!
📅  Ekainak 18 eta 19 (osteguna eta ostirala)  🕓 17:00etatik 19:00etara  📍  Derioko Kultur Birika

Ez duzu inolako jakintzarik behar, sortzeko gogoa besterik ez!

Bete formulario hau izena emateko. Plazak mugatuak dira, ez gelditu kanpoan!🚀

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Txorierri

747 428 849

ekt@txorierrri.eus