ARTISTA GAZTEAK LAGUNTZEKO ETA AHALDUNTZEKO “BERTIGOA” ZERBITZUAK GUNE BIRTUAL BAT SORTU DU

Kultura-nortasuna

Portugaleteko Udalaren Gazteria Zerbitzuek Espacio Artemisarekin lankidetzan abian jarri dute artista gazteak laguntzeko eta ahalduntzeko zerbitzua emateko Bertigoa programaren barruan haiei zuzenduriko gune birtual bat.


Artistentzako gune birtual horretara www.espacioartemisa.org webgunetik sartzen da.

Gune birtual hori foro gisako bat da. Bertan, artistek komunitate bat sortzeko modua izango dute, honako hauek guztiakegiteko aukera dutelarik: kolaborazioak proposatu, lanak aurkeztu, zerbitzuak eskaini,lanaren gaineko zalantzak argitu, esperientziak elkarri partekatu. Labur esanda, edozein
diziplinatako artisten arteko sostengu-sare bat.
Hartara, Espacio Artemisak eta Gazteria Zerbitzuek programan parte hartu duten artisten beharretako bati erantzun nahi diote, alegia, gune erkide bat izateari, azken finean, artistek sostengu-sarea izan dezaten.

Beraz, interesdun orok foroan sartzea du baita edukiak kontsultatu ere. Bazkideak izatea erabakitzen dutenek foroan parte hartzeko aukera izango dute argitalpenak erantsiz, iruzkinak eginez edo beste parte hartzaile batzuei ere jarraituz. Hori dela eta, Espacio Artemisak artista guztiak animatu nahi ditu foroan izena ematera baita parte hartzera ere.

Sare sozialetan: Instagram (@espacioartemisa) eta Facebook (@EspacioArtemisa1).

ZER DA BERTIGOA PROGRAMA?
Bertigoa programa Portugaleteko eta inguruetako artista gazteak laguntzeko eta ahalduntzeko zerbitzua dugu. Gazte horiek guztiek ikasi nahi dute nola aurre egin haien lan-sektoreak sorrarazten dien bertigo eta beldurrei.
Bertigoa programa Espacio Artemisarekin elkarlanean abiarazi dute Portugaleteko Gazteria Zerbitzuek (Gazte Gelak). Ekimen honek aukera ematen die artista gazteei beren lana ikusgarri egiteko baita bere sortze-lanei inpaktu sozial handiagoa emateko ere. Halaber, gazteek kulturako sektoreari buruzko ezagupenak hobetzeaz gain, profesionalizatzeko tresnen berri ere dute.
Proiektu honetan artista gazteok gara protagonistak. Izan ere, komunitate bat sortu nahi dugu non elkarri sostengua emango diogun. Horretaz gain, gure esperientziak eta zalantzak partekatu ahal ditugu elkarrekin haiei aurre egiteko. Bitartean ere, osasuna bidetik galdu gabe, maite dutena eginez bizimodua atera nahi duten beste artista gazte batzuei ere lagunduko diegu.

"Gaur etxean geratu behar dugu baina horrek ez du esan nahi artea ezin denik kaleratu"