DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Gazte Proiektuak lehiaketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/30

BALDINTZAK

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Zallan erroldatuta dauden 18 eta 30 urte bitarteko pertsonek.

Banaka eta gehienez 4 laguneko taldeetan parte hartu ahal izango da.

Pertsona edo talde bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du, eta proposamen horrek bideragarria izan beharko du, bai arlo ekonomikoan, bai teknikoan.

Pertsona edo talde bakoitzak ziurtatu beharko du aurkeztutako proposamenek ez dutela beste sortzaile baten irudiaren eta jabetza intelektualaren eskubideen aurka egiten.

EDUKIA

Zallako Udalak udalerriaren alderdiren bati balioa emango dioten proiektuen lehiaketa deitu du: historia, kultura, emakumea, ondarea, natura, oraina...

Lehiaketaren emaitza gisa, hautatutako alderdiei balioa emango dien euskarri fisiko edo digitaleko esku-hartze, jarduera edo material bat gauzatu beharko dute irabazleek, proiektuan zehazten den moduan.

Diru-laguntza 2.000 eurokoa izango da.

Adibide gisa, erakusketak, kontzertuak, argitalpenak, esku-hartze artistikoak, hitzaldiak, topaketak, ikus-entzunezko materiala sortzea eta antzekoak aurreikusten dituzten proiektuak aurkeztu ahal izango dira.

Proposamenak HAZen, Arangunen edo udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira, aurtengo azaroaren 1etik 30era bitartean.

Informazio gehiago jaso nahi duten pertsona edo talde guztiek Gazte Zentroarekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.​

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Zallako Udala

94 639 13 96

Gazte Zentroa

infogazte@zalla.eus

Zallako Udala