DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA TAILERRAK

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2021/04/16

BALDINTZAK

Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri,Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberioko gazteak

EDUKIA

Gaztea zara eta zerbait berria probatu nahi duzu? Hau da zure aukera!.

Otsailean hasi eta martxora bitarte, zientzia eta teknologia tailerrak eskainiko dira Nerbioi Ibaizabaleko Gazteguneetan.

Herriko begiraleekin batera, gaian adituak diren ikertzaileek eskainiko dituzte tailerrak, eta haiek gertutik ezagutzeko aukera izango duzu!.

Gainera, tailerren azken saioan, eskualdeko enpresa batera irteera egingo dugu eta bertako profesionalak eta lan-jarduera ezagutuko ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi Ibaizabaleko udalerrietako (Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri,Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberio) Gazteria Sailek Nerbioi Ibaizabal

eskualdeko gazteen enplegua sustatzeko, Elhuyarrekin elkarlanean, abiatutako Bizilabe ekimenaren jarraipena da hau.

Informazio gehiago eta izen-ematea, zure herriko Gaztegunean.

Hauek dira Nerbioi-Ibaizabaleko gazteguneetan eta online eskainiko diren tailerrak:

  • CSI tailerra: misteriozko istorio bat argituko dugu bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez.
  • Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, sukaldean arituko gara.
  • Kriptografia eta kode sekretuak: kriptografia eta kode sekretuen teknikak ikasiko ditugu, eta escape room bat eraikiko dugu.
  • Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.
  • Onlineko tailerrak:
    • Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, zuzeneko onlineko saioen bidez, sukaldean arituko gara.
    • Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Nerbioi Ibaizabal Gaztedi

Nerbioi Ibaizabal Gaztedi