DEIALDIAK

BEKAK

Zilarrezko Ekonomiarako 2023-2024 Bizkaia Programa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/10/30

BALDINTZAK

  1. Zilarrezko ekonomiarekin lotutako jakintzetan sakondu nahi dutenak, betiere, honako eskakizun hauetakoren bat betetzen badute:
    1. Bizkaian jaiotakoak izatea.
    2. Auzotasun administratiboa Bizkaian edukitzea eta eskabideak aurkezteko epea ireki aurre-aurretik 12 hiletik gorako antzinatasuna edukitzea. Dena dela, zenbaketa horren inguruko salbuespenak onartu ahal izango dira, ikasketengatik edo lanagatik izangaiak aldi batean Bizkaitik kanpo bizi behar izan badira.
    3. Graduko ikasketa guztiak Bizkaian dagoen unibertsitate batean egin izana.
    4. Bizkaiko Lurralde Historikoarekin dituzten sustraiak sustatzeko moduko elementu pertsonal edo profesionalak edukitzea.
  2. Eskabidea egitea eta onartuak izatea, 2023-2024ko ikasturtean zilarrezko ekonomiako espezializazio-masterreko ikasketak egiteko (2023an masterra egiten hasi diren ikasleak), betiere, oinarri hauetako 3. puntuan (finantzaketaren helburu diren masterren azalpena) zehaztutako betekizunak betetzen badituzte.
  3. Masterrek, besteak beste, honako faktore hauetan sustatu beharko dituzte prestakuntza espezializatua: produktu, zerbitzu, teknologia edo arreta-eredu berriak garatzea; zilarrezko ekonomiaren inguruko datuak aztertzea; sektore ekonomiko honetako ekintzailetza suspertzea; kudeaketa soziosanitarioa hobetzea; bizi-kalitatea hobetzea; edo zahartzapen osasungarria bultzatzea.

EDUKIA

Bizkaia Talentek Zilarrezko Ekonomiarako 2023-2024 Bizkaia Programaren hirugarren deialdia ireki du, goi-mailako prestakuntzadun pertsonei zuzendua, zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza espezializatua egin dezaten eta, horrela, euren gaikuntza hobetu dezaten eta egoera global berrira hobeto egokitu daitezen.

2023-2024 Programak zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan biztanleen zahartzapenaren erronkak eta horrekin lotutako produktuen zein zerbitzuen eskaera handiagoak sorrarazten dituen premiei erantzuteko gai izan daitezen. Ekimen berri honen bidez, Bizkaia Talentek zilarrezko ekonomian garapen-bidean dagoen sektoreak eskaintzen dituen aukerak suspertzea dauka helburu, adinekoen bizi-kalitatean eragina, eragin ekonomikoa eta eragin soziala sortzeko.

Programak zilarrezko ekonomiako espezializazio-masterrak finantzatuko du zati batez 2023-2024 ikasturterako.

  • Beka kopurua: Beken kopurua ahalik eta handiena izango da 232.200 euroko zuzkidura ekonomikoa erabilgarria agortu arte.
  • Bekaren zenbatekoa: Banakako zenbatekoa, egin beharreko masterraren matrikularen zenbatekoaren %50ekoa izango da; eta gehieneko muga, 6.000 €-koa.
  • Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 479 54 28

Bizkaia Talent

bizkaiaeconomiaplateada@bizkaiatalent.eus

Bizkaia Talent