DEIALDIAK

JARDUERAK

Zine forum #BazterretikErdira EGK

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2020/12/15

BALDINTZAK

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

EDUKIA

#BazterretikErdira Zineforuma barnean lau pelikulako landuko ditugu. Lau saioak Bilboko  Hika Ateneo-en izango dira: 

- Irailak 29: Zauria (k).

- Urriak 27: Rafiki.

-Azaroak 24. Una mujer fantástica.

-Abenduaren 15: Pride.

Zinema zazpigarren artea dela errepikatzen da maiz. Gainera, mezuak helarazi eta gizartean eragiteko sekulako indarra du: diskurtso jakinak zabaldu, ideiak hedatu, aurreiritzien aurka lan egin, hausnarketa sustatu, jokabideak ezbaian jarri, etab. Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) sexualitatea eta honen aniztasuna landu duten hainbat film jorratuko ditugu #BazterretikErdira Zineforuma barnean.

2020an zehar egingo ditugun lau proiekzioren bitartez gorputz eta identitate anitzi buruz hitz egin nahi dugu. Horretarako, lehenik filma ikusiko dugu gaia zein modutan eta zein ildoren bitartez jorratzen duen jakiteko eta, ostean, eztabaida irekiaren bitartez planteatutako hausnarketa horietan sakonduko dugu diskurtsoak eratzeko asmoz.

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

94 44 36 143 / 615 749 929 (Irati)

Autonomia 44 (Bilbo)

berdintasuna@egk.eus

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua