DEIALDIAK

LEHIAKETAK

ZINEBI NETWORKING 2020: Dokumentalen Sorgunea

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/10/12

BALDINTZAK

1. Networking-a ekoizle eta zuzendari euskaldunei zuzenduta dago (garapen fase aurreratuan edo ekoizpenean dauden dokumental luzeak)

2. Proiektu bakarra aurkeztu daiteke zuzendari bakoitzeko.

3. Ez da bukatuta dagoen dokumentalik onartuko.

4. Proposamenek orijinalak izan behar dute, hirugarrenei plagiatu edo usurpatu gabekoak.

EDUKIA

Proiektu dokumental sortzaile eta independenteak babesteko asmoz, Networking-a etorkizunean garapen artistiko eta profesionala lortzeko plataforma izan nahi du. Esperientzia, jakin-mina eta ardurak partekatu eta proiektu dokumental berriak garatzeko sinergiak sortuz. ZINEBIren iritziz, aukera paregabea da gure gazte talentuek aholkularitza eskainiko dieten profesional eta adituekin harreman zuzena izan dezaten. Parte-hartzaileek haurengo mendoiak eta aholkuak jasoko dituzte proiektuak modu arrakastatsuenean garatua haizatuko. Aholkularitza, hausnarketa eta sormena garatzeko gunea izango da ZINEBI NETWORKING 2020. Horretarako, ekitaldi honek belaunaldi berrien zinema ekoizpena bultzatzen duten zuzendariekin, ekoizleekin, instituzioekin eta sektoreko beste hainbat agenterekin aurrez-aurreko topaketa dinamika izango du. Jaialdiaren Zuzendaritzak eta kanpo hautapen-batzorde batek aurkeztutako proiektu guztien artean zortzi (gehien jota) aukeratuko ditu. Hautapena egiteko, batzordeak ideia, proposamen estetikoa, bide- ragarritasuna eta proiektuek gauzatzeko dituzten aukerak kontuan hartuko ditu. Gainera, parte-hartzaileek sektoreko profesional baten babesa edukiko dute aurkezpen publikoa egin baino lehen, banakako tutoretza bat izango dutelarik.

DEIALDI-EGILEA

Zinebi

94 424 86 98

Colón de Larreategui, 13 – 3º Iz. (Bilbao)

festival@zinebi.eus

Zinebi