Zure enplegu publikoko lanpostua lortu

Enplegua

Inoiz pentsatu duzu oposizioetara aurkeztea, baina nondik hasi ez dakizu? Kontuan hartu beharreko puntu nagusiak azalduko dizkizugu.

Jakingo duzunez, administrazio publiko batean lanpostu bat lortu ahal izateko, oposizioak izeneko ezagutza- eta trebetasun-probak aurkeztu eta gainditu behar dira. Deialdi bakoitzean eskuragarri dauden plazei, bete beharreko baldintzei eta egingo diren probei buruzko informazioa aurkituko duzu, tokia eta eguna barne. Normalean, azterketa egin ahal izateko ikasi egin beharko den gai zerrenda bat ere agertzen da. Bizkaiko Foru Aldundiaren kasuan, aldez aurretik jakinarazten da zein deialdi argitaratuko diren; beraz, adi egon behar duzu, interesatzen zaizun deialdirik ez galtzeko.

Askotan, zaila izaten da oposizioetan izena emateko orduan nondik hasi jakitea; horregatik, kontuan izan hurrengo urratsak.

  1. Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da aurkeztu nahi dugun deialdiarekin zerikusia duen guztiaren berri izatea. Internet bidez behar adina informazio aurkitzen ez baduzu, plaza deitzen duen erakundearen arreta-telefonora deitu dezakezu beti.
  2. Deialdi batean izena ematea erabaki duzunean, honela egin dezakezu:
  3. Azterketarako prestatzeak denbora beharko du. Horregatik, zenbat eta gehiago antolatu, orduan eta hobeto.
    • Aldundiak probarako prestatzeko jartzen duen gai-zerrenda deskargatu.
    • Zure ikasteko denbora ondo antolatu.
    • Azterketak prestatzeko aholkuak eta laguntza ematen dituzten webguneak bilatu.

Zure zalantza asko ohiko galderen orrialde honetan argitu ditzakezu: Sarri egiten diren galderak