Zure zalantzak argitu sexologiako zerbitzuetan

Osasuna eta ongizatea

Zer egin… modu honetako galderak edota egoerak dituzunean?

Kondoia apurtu egin zait, nola jakin prest nagoen ala ez?, ze gutxi agoantatzen dudan!, elkar horrenbeste maite baduzu, zergaitik ez dugu elkar ulertzen?, eta masturbatuz gero?, nolatan gay zarela!, haurdun gelditu zaitezke lehen aldian?, Mutil batekin nabil baina neskak gustiko ditut…, berak jakingo duen beldur naiz, heterosexuala izatea normala al da?, nola hitz egin dezaket honi buruz semearekin?, transexuala naiz, nola esango diot kondoia dudala?, nola hitz egin honi buruz ikasgelan?, granotxo batzuk atera zaizkit, zein da antisorgailurik onena?, hemen biharamuneko pilula ematen al da?, ez dakit haurdun ote nagoen, nora joan naiteke HIESAren froga egitera?, ez zait nire ipurdia gustatzen, txikiegia dudala uste dut, horrek bai ematen duela plazerra, ez dut inoiz orgasmorik izan, honi buruzko lana egin behar dut, ni bezalako jendea ezagutu nahi dut, gai honi buruz hitzegiten duen liburu bat behar dut, aspaldi ez dudala ezer sentitzen…

Modu horretako zalantzarik ez baduzu, baina arduratzen zaituen zerbait badago, edota gaiaren inguruko informazioa nahi baduzu argitu zure zalantzak.

Sexologia-zerbitzuak sexu eta sexualitateari buruzko jakin-mina edo zalantzak dituzten adin guztietako pertsonentzat dira. Zerbitzu publikoak, doakoak, konfidentzialak eta anonimoak dira, eta hemen ematen dira: Sexualitate Aholkularitza Zerbitzuak

Ez zaitez atzera geratu eta argitu zure zalantzak