DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

BEKAK

Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2024

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2023/05/31

BALDINTZAK

Espainian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteek beka jasotzeko aukera izango dute, baldin eta zinematografia edo ikus-entzunezko ikasketak burutzen ari diren edo burutu dituzten jada.

Proiektua banaka zein taldean aurkeztu daiteke.

Taldeko kide bakoitzak gehienez 3 film labur edo film luze bat estreinatu ahal izan ditu zirkuitu komertzialean edo jaialdietan.

Mendi Film Bizkaia-Ternua beka jasotzeak ez du proiektu berarentzat beste laguntzarik jasotzeko aukera baztertzen.

EDUKIA

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Ternuak Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren 4. edizioa iragarri dute, zeinak Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak sustatzeko helburua duen. Bekak hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta aholkularitza programa eskainiko ditu.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia eta Ternua

644 40 20 51

MENDI FILM

info@mendifilmfestival.com

Mendifilm