DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

JARDUERAK

Musekintza jaialdia

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2023/11/25

EDUKIA

Hemen da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen  MusEkintza - Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdiaren hirugarren edizioa. Jaialdiaren ibilera irailean hasiko da, Arrantzaleen Museoan, eta ikuskizunak izango dira Bizkaiko bost museo eta toki interesgarritan abendura arte: Muñatones gaztelua, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Euskal Herria Museoa eta Arkeologi Museoa.

MusEkintzaren hirugarren edizioan musika, olerkia, antzerkia, ilustrazioak eta zenbait dantza-estilo landuko dira, besteak beste.

Ikuskizun batera joan nahi dutenek aurretik erreserba egin behar dute ekitaldia egingo den museoan edo gunean.

Ikuskizunetara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo espazio bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia kontsultatzeko: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/

Erreserbatu plaza!  946 88 11 71

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

946 88 11 71

BizkaiKOA