DEIALDIEN BILATZAILEA

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

EGOERA

DEIALDIAK

JARDUERAK

XIV. Gazte Artea Ezkerraldeko erakusketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2027/01/29

EDUKIA

Gazte Artea Ezkerraldearen XIV. edizioa irailaren 2an hasiko da Portugaleten eta, 2027ko urtarrilaren 29ra arte,  Barakaldo, Sestao eta Santurtzi udalerrietan ere izango da, Alec Butrón Gozalez, Sara Fuica Gañan, Ysabela Sacabarrozzi eta Arrate Perez Ahumada. etorkizun handiko bertako lau artisten obrak jendaurrera ekarriz, guztiak ere eskualdean bizi diren gazte talentudunak.
Ezkerraldeko Udalek bultzatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako kultur proposamen hau funtsezko plataforma bilakatu da sortzen ari den talentua ezagutzeko eta, horrela, artearen zirkuitu profesionaletarako sarbidea errazteko.
Edizio honetan, erakusketak pintura, eskultura eta eguneroko materialei, gorputzari, identitateari eta paisaiari lotutako proposamenak biltzen ditu. Artelanetan, artisten sorme-aniztasuna eta eslualdearen berezko dinamismo kulturala isladatzen dira, eta publikoa begirada eta adierazpin-modu berriak aztertzera gonbidatzen da.

- Portugalete: uriaren 2tik 28ra Gazte Bulegoan.

- Barakaldo: azaroaren 2tik 27ra Gazte Bulegoan.

- Sestao: abenduaren 2tik 31era Udalaren Musika Eskolan.

- Santurtzi: 2027ko urtarrilaren 6tik 29ra Casa Torre Jauregian.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Ezkerraldea Gaztedi

Gaztebulegoa Barakaldo 944789596, "Centro de Información Juvenil" Portugalete 944729313, Santurtzi 944836110 eta OIJ Sestao 944956127